33 Goizean goiz, eguzkia ateratzean, abia zaitez eta eraso hiriari. Gaal bere jendearekin zuri aurre egitera ateratzean, egiozu egokien iruditzen zaizuna».
34 Gau hartan bertan, Abimelek eta beronen jende guztia jaiki eta Sikemgo inguruetan gorde ziren, lau taldetan antolaturik.
35 Ebeden seme Gaal irten eta hiriko sarreran gelditu zenean, Abimelek ere atera egin zen gordelekutik bere gizon guztiekin.
36 Jende hura ikustean, Gaalek esan zion Zebuli:—Begira, gudari-taldea dator mendian behera!Baina Zebulek ihardetsi zion:—Bai zera! Gizonak iruditzen zaizkizu, baina mendiaren itzalak dira.
37 Gaalek, ordea, berriro:—Baietz! «Lurraren Zilborra» deritzan mendixkan behera dator talde bat, eta Aztien Arteondorako bidetik beste bat.
38 Orduan, Zebulek:—Non duk heure harrokeria, ahozabal horrek? Ez al huen, bada, esaten Abimelek ez dela inor gu beraren zerbitzari izateko? Ez al da hori gutxietsi huen gudarostea? Joan hadi orain eta borrokatu beraren kontra!
39 Atera zen, bada, Gaal Sikemgo nagusien aurretik Abimeleken kontra borrokatzera;