39 Atera zen, bada, Gaal Sikemgo nagusien aurretik Abimeleken kontra borrokatzera;
40 baina Abimelekek pertsegitu egin zuen eta Gaal ihesi joan zen. Ugari izan ziren hiriko sarrera bitartean eroriak.
41 Ondoren, Abimelek Aruman gelditu zen bizitzen eta Zebulek bota egin zituen Gaal eta beronen senideak Sikemdik, bertara itzultzea debekatuz.
42 Biharamunean, Sikemgo gudarostea landara irtetekoa zela jakin zuelarik, Abimelekek,
43 bere gudariak hartu eta, hiru taldetan banaturik, zelatan jarri zituen landan. Eta jendea hiritik ateratzen ari zela ikustean, eraso eta xehatu egin zuen.
44 Abimelekek bere taldearekin aurreratu eta hiriko sarrera hartu zuen; bitartean, beste bi taldeek landara atera zirenei eraso eta xehatu egin zituzten.
45 Egun osoan gudukatu zen Abimelek hiriaren kontra, hartu eta hango bizilagun guztiak hil zituen arte. Gero, hiria desegin eta gatzez estali zuen.