46 Sikemgo Dorreko nagusiak, hori jakitean, Berit jainkoaren jauretxe azpiko kriptan gorde ziren.
47 Sikemgo Dorreko nagusiak non bildu ziren jakin zuenean,
48 Abimelek Tzalmon mendira igo zen bere gizon guztiekin. Hartu zuen aizkora eskuan, zuhaitz-adar bat ebaki eta, bizkarrean harturik, esan zion bere jendeari: «Bizkor, egin zuek ere nik egin dudana».
49 Gizonek, adar bana ebakirik, Abimeleki jarraitu zioten eta, adarrak kripta gainean pilatu ondoren, su eman zioten kriptari. Barruan zen Sikemgo Dorreko jende guztia hil zen, mila gizon-emakume inguru.
50 Ondoren, Abimelekek Tebetzera jo, hiria setiatu eta hartu egin zuen.
51 Baina bazen hiriaren erdian dorre gotortu bat eta han babestu ziren hiriko nagusiak, bertako gizon eta emakume guztiekin; atea itxi eta dorre gaineko sabaira igo ziren.
52 Abimelek, dorreraino heldurik, eraso eta su emateko asmoz ateraino hurbildu zenean,