9 Baina olibondoak erantzun zien: “Eta jainkoak eta gizon-emakumeak ohoratzeko den neure olioa emateari uko egin, zuhaitzen gainean dilindan ibiltzeko?”
10 «Orduan, zuhaitzek esan zioten pikondoari: “Izan hadi gure errege!”
11 Baina pikondoak erantzun zien: “Eta neure fruitu eder eta gozoa emateari uko egin, zuhaitzen gainean dilindan ibiltzeko?”
12 «Ondoren, zuhaitzek esan zioten mahatsondoari: “Izan hadi gure errege!”
13 Baina mahatsondoak ihardetsi zien: “Eta bai jainkoak, bai gizon-emakumeak pozten dituen neure ardoa emateari uko egin, zuhaitzen gainean dilindan ibiltzeko?”
14 «Azkenik, zuhaitzek elorriari esan zioten: “Izan hadi gure errege!”
15 Elorriak erantzun zien: “Egiaz zeuen errege izendatu nahi banauzue, zatozte, babestu nire itzalpean; bestela, Libanoko zedroak ere irentsiko dituen sugarra aterako zait”».