1 Jeremiasen mezua eta bizitzako gertakariak. Jeremias Hilkiasen semea zen, Benjaminen herrialdeko Anatot hirian bizi ziren apaizetariko batena, alegia.
2 Mezu hauek Judako errege Amonen seme Josiasen erregealdiko hamahirugarren urtean zuzendu zizkion Jaunak Jeremiasi;
3 baita geroago ere, Josiasen seme Joiakim Judako errege izan zen garaitik Josiasen beste seme baten, Sedekiasen, erregealdiko hamaikagarren urtearen azkena arte. Urte horretako bosgarren hilean Jerusalemgo bizilagunak erbesteratu zituzten.
4 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
5 «Amaren sabelean sortu aurretikaukeratu zintudan;sabeletik irten aurretiksagaratu zintudaneta profeta izendatu,nire mezua herriei iragartzeko».