Jeremias 50 EABD

Babilonia eroriko eta Israel salbatuko

1 Jaunak, Jeremias profetaren bidez, Babilonia hiriarentzat eta babiloniar herriarentzat adierazitako mezua.

Babiloniaren hondamena iragarri

2 «Iragarri hau nazioetan, aldarrikatu;jaso bandera eta aldarrikatu,ez isildu, egin oihu:“Konkistatu dute Babilonia!Hango jaun eta jainko Marduklur jorik dago lotsagarriro,hondaturikharen irudi higuingarriak”.

3 Herri bat etorri da iparraldetikBabiloniaren aurka,haren lurraldeabasamortu bihurtuko duena:inor ere ez da gelditukohan bizitzen,gizaki eta abereakihesi joango dira».

Israeldarrak berriro itzuli

4 Jaunak dio:«Garai hartan,israeldarrak eta judatarrak,elkarturik,beren herrialdera etorriko dira;negarrez etorriko dira nire bila,Jaunaren, beren Jainkoaren, bila.

5 Siongo bideaz galdegingo dute,eta harantz bideratuko dira, esanez:“Ea, elkar gaitezen Jaunarekinahaztuko ez dugun betiko itunaz”.

6 «Artalde galdua zen nire herria,bere artzainek desbideratua,mendiz mendi erabilia:menditik muinora zebiltzan,beren eskortak ahazturik.

7 Aurkitzen zituen edonorkirensten zituen;etsaiek honela zioten:“Guk ez dugu errurik,beroriek egin baitute bekatuJaunaren aurka”».Jauna da justiziaren barruti,gurasoen itxaropen!

8 «Egin ihes Babiloniatik,israeldarrok,utzi berehala herrialde hori,irten akerrak ahuntz-taldearenaurretik bezala!

9 Herri indartsuak ari naiz biltzeniparraldean, Babiloniari erasotzeko.Haren kontra borrokatuko diraeta konkistatu egingo.Burutuko dute beren egitasmoa:gudari trebearen gezien antzera,ez dute huts egingo.

10 Babilonia osoa hondatuko dute,nahi beste harrapakin eramango.Nik, Jaunak, esana.

Babilonia erori

11 «Zuek, babiloniarrok,nire herria hondatu duzuenok,egin festa eta pozez salto;bai, egin zilipurdikazekorrak zelaian bezala,egin irrintzi zaldiak bezala.

12 Zuen jaioterria lotsa gorrianeta desohorez betea geldituko da;herrietan azkena izango da,basamortu eta eremu lehor.

13 Bizilagunik gabeeta erabat hondatua utziko dutneure amorru bizian.Handik igaroko diren guztiakizu-ikaraturik geldituko dira,hango hondamendia ikustean.

14 «Arkulariok, presta borrokarakoBabiloniaren inguruan;jaurti haren kontra gezi guztiak,ez gorde bat ere,bekatu egin baitu Jaunaren aurka.

15 Egin guda-irrintziak haren inguruan!Babiloniak amore eman du!Erori dira haren dorreak,bota dituzte harresiak.Nire mendekua da,Jaun honek haren aurkaerabakitako mendekua:egin berari berak besteei egina!

16 Desagerrarazi Babiloniatikhazi-ereile eta uzta-biltzaile guztiak.Nork bere herrira joko du,nork bere aberrira ihes egingo,gerra suntsitzailetik urrun».

Israel berriro itzuli

17 Jaunak dio: «Lehoiek erasotako artalde sakabanatua zen Israel. Asiriako erregeak irentsi zuen lehenengoz; gero, Babiloniako errege Nabukodonosorrek txikitu zeharo.

18 Horregatik, nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, zigortu egingo ditut Babiloniako erregea eta herrialdea, Asiriako erregea zigortu nuen bezala.

19 Bere larreetara itzularaziko dut Israel, ene artaldea, eta Karmel mendian eta Baxan eskualdean larratuko da; ase arte jango du Efraimgo mendietan eta Galaaden.

20 Orduan ez da geldituko Israelen erruaren eta Judaren bekatuen arrastorik, barkatu egingo baitiet bizirik utziko ditudanei».

Jaunak Babilonia kondenatu

21 Jaunak dio:«Eraso Merataim lurraldeari,Pekodeko bizilagunei.Garbi itzazue eta suntsitu erabat,bete agindu dizuedan guztia.

22 Gerra-hotsak lurralde hartan,hondamendi izugarria.

23 Babilonia, garai batean,mailuak bezala,mundu guztia jotzen zuena,orain bera da puskatua eta txikitua!Hara Babiloniahondamendi bihurtuanazioen artean!

24 Tranpa jarri dizut, Babilonia,eta konturatu gabeerori zara bertan:atzemana eta lotua gertatu zara,nire aurka, Jaun honen aurka,jarri zarelako.

25 Armategia zabaldueta armak atera ditut,neure haserre-zigorra burutzeko:nik, Jaun ahalguztidunak,eginbehar bat dutbabiloniarren herrialdean.

26 Zatozte alde guztietatikharen aurka,zabaldu hango biltegiak,pilatu dena eta suntsitu,ez dadila hondarrik ere geldi!

27 Hil hango buruzagiak,bidali hiltegira zekorrak bezala!Egin du haienak,iritsi zaie kontuak hartzeko eguna!»

Sionen berri eman

28 Babiloniatik bizirik ihes egindakoekSion hirian ematen dute berri hau:«Jaunaren, gure Jainkoaren,mendekua da,tenplua hondatu zutenenkontrako mendekua».

Jauna Babiloniaren aurka

29 Jaunak dio:«Bildu arkulariak Babiloniaren aurka,bildu uztaia erabiltzen duten guztiak.Ingura bezate hiria,ez dezala handik inork ere ihes egin!Ordaindu beraren egiteek merezia,egin berari berak besteei egina,Jaun honekin, Israelen Santuarekin,harro eta lotsagabe jokatu baitu.

30 Egun hartangazteak kaleetan eroriko dira,gudari guztiak hilko.

31 Honela diot nik,Jainko Jaun ahalguztidunak:Hona hemen ni zure aurka,lotsagabe halakoa!Heldu da zure eguna,kontuak emateko ordua!

32 Nazio lotsagabea zabunka hasieta erori egingo da,ez du inork jasoko.Su emango diet zure hirieieta suak inguru guztiakirentsiko ditu».

Jauna Israelen salbatzaile

33 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Israel herria eta Juda herria,biak daude zapaldurik:etsaiek menpean hartu dituzteeta askatu nahi ez.

34 Baina ni, haien defendatzailea,indartsua naiz,“Jaun ahalguztiduna” dut izena:neuk defendatuko dut haien auzia,munduari barealdia emanezeta babiloniarrak astinduz».

Gerra Babilonian

35 Jaunak dio:«Gerra Babiloniako bizilagunei,buruzagi eta jakintsuei!

36 Gerra igarleei:zora bitez!Gerra gudariei:egin bezate beldurrez dardara!

37 Gerra hango zaldi eta guda-gurdiei,haren alde borrokatzen dutenatzerriko gudariei:bihur bitez emajende beldurti!Gerra hango altxorrei:harrapa bitzate!

38 Gerra ibaiei: lehor bitez!Idoloen herrialdea baita Babilonia,irudi izugarri horiek liluratua.

39 Horregatik,basapiztien gordeleku izango da,txakalen eta ostruken bizileku.Gizakirik ez da han sekula biziko,bizilagunik gabe geldituko damendez mende.

40 Sodoma, Gomorraeta inguruko hiriakJaunak erraustu zituenean bezala,ez da han aurrerantzeangizakirik biziko.Hala diot nik, Jaunak.

Iparraldeko erasotzaileak

41 «Begira, herri bat dator iparraldetik,nazio handi bat eta errege askoabiatu diramunduaren azken muturretik.

42 Gezi-uztaiez eta lantzazarmatuak datoz;ankerrak dira eta gupidagabeak;itsas orroa bezalako deiadarrez,zaldiz datoz,borrokarako lerroturik,zure aurka, Babilonia hiri eder.

43 Babiloniako erregea,horren berri jakitean,indarge dago, estu eta larri,emakumea erdiminetan bezala.

44 «Nola lehoiaJordango sastraka artetik ateraeta ardiz beteriko larre-tokietaraoldartzen den,halaxe botako ditut babiloniarrakberen lurraldetik bat-batean,eta nahi dudana ezarrikohan gobernari.Izan ere, nor ni bezalakorik?Nork egingo niri erronka?Zein erregek emango niri aurpegi?

45 Entzun, bada, nik, Jaunak,Babiloniaren aurkahartu dudan erabakia,babiloniar herriaren aurkamamitu dudan egitasmoa:haien haurrak erearkumeak bezala eramango dituzte,lurraldea erabat hondatuko.

46 Babiloniaren konkistarenoihartzunaklurra dardararaziko du,garrasiak nazio guztietan entzungo».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52