Jeremias 4 EABD

1 Jaunak dio:«Itzuli nahi baduzu, Israel,neuregana itzuli behar duzu.Zeure idolo higuingarriaknire aurretik kentzen badituzu,ez zara aurrerantzeanbide-galdurik ibiliko;

2 nire izenean egiten baduzu zinegiaz, justiziaz eta zuzenbidez,bedeinkatuko ditut beste herriak ere,eta nitaz harro agertuko dira».

3 Honela esaten die Jaunak Juda eta Jerusalemgo bizilagunei:«Landu soro berriak,ez erein arantza artean.

4 Berritu nirekiko ituna,ezarri zeuen bihotzetan,Juda eta Jerusalemgo bizilagunok!Bestela,sua bezala piztuko da nire haserrea,erre egingo zaituztezeuen egintza gaiztoengatik,eta ezin izango du inork itzali».

Iparraldeko erasoa iragarri

5 Aldarrikatu hau Judan,adierazi Jerusalemen.Jo turuta herrialde osoan,egin oihu ozenki:«Bil zaitezte, joan gotorlekuetara!»

6 Jaso bandera Sion aldera!Babes zaitezte, ez gelditu!Zoritxarra ekarriko baitutiparraldetik,izugarrizko hondamendia!

7 Irten da lehoia sastraka artetik,abiatu da herrien hondatzailea;atera da bere herritik,zure herrialdea hondatzeko,zure hiriak kiskaltzeko,inor gabe uzteraino.

8 Horregatik, estali dolu-jantziz,egin negar eta intziri;ez, ez da Jaunaren haserre-suminaJudarengandik aldendu.

9 Jaunak dio:«Egun hartanbihozgabeturik geratuko diraerregea eta buruzagiak,izuturik apaizak,dardara-ikaraz profetak».

10 Nik esan nuen: «Ai, Jauna,nola engainatu dituzunherri hau eta Jerusalem!Bakea zenien iragarrieta, ostera,ezpata daukate zintzurrean».

11 Garai hartan, herri honieta Jerusalemi esango zaie:«Haize kiskalgarria datorbasamortutik nire herrirantz;ez da, ez, garia bahetzekoeta garbitzeko haizea,

12 neuk bidalitakohaize indartsua baizik.Orain da nire txandahaiei neure epaia emateko».

13 Begira,hor dator etsaia hodeia bezala,guda-gurdiak haize-erauntsia bezala,zaldiak arranoak baino arinago.Ai ene, galduak gara!

14 Jerusalem,garbitu zeure barruko gaiztakeria,bizirik atera nahi baduzu.Noiz arteizango ote dituzu zeure baitanburubide gaizto horiek?

15 Dan hiritiketa Efraimgo mendietatikberri txarrak datoz.

16 Ohartarazi nazioak!Adierazi Jerusalemen!Badatoz etsaiak urrutiko lurraldetik,Judako hirien aurka oihuka.

17 Alde guztietatikinguratzen dute Jerusalem,landazainek egin ohi duten bezala.Jaunak dio:«Nire aurka jaiki zarelakogertatzen zaizu hori.

18 Zeure jokabide eta egintza txarrekzori horretara eraman zaituzte.Zeure gaiztakeriaren fruitua duzu,mingotsa benetan,bihotzeraino samintzen zaituena».

Jeremias bere herriarengatik nahigabetua

19 Hau nahigabea, hau nahigabea!Lehertzeko zorian daukat bihotza!Hau larria neure barruan!Ezin isilik egon,entzuten ari bainaiz turuta-hotsa,guda-irrintzia.

20 Hondamena hondamenaren gain,lurralde osoa erraustua!Berehalako bateannire kanpalekuak birrinduak dira,bat-bateannire kanpadendak suntsituak.

21 Noiz arte ikusi behar ote dutgerrarako bandera jasorik?Noiz arte entzun behar oteturuta-hotsa?

22 Jaunak dio:«Burugabea da nire herria,ez nau aintzat hartzen.Haur zentzugabeak dira,ezer ulertzeko gauza ez.Gaitzerako trebeak,onerako tentelak».

Ikuskari ikaragarria

23 Begiratu dut lurrera,eta dena nahasmendu da;begiratu zerura,eta dena iluntasun.

24 Begiratu dut mendietara,eta dardaraz daude;muinoetara, eta denak dantzan.

25 Begiratu, eta gizakirik ez da,hegazti guztiak alde eginak dira.

26 Begiratu, eta baratzea basamortu,hiri guztiak errauts.Jaunak egin du hori,Jaunak, bere haserre-suminaz.

27 Honela dio Jaunak:«Lur guztia erraustua izango da,baina ez erabat deuseztatua.

28 Horregatik, dolu egingo du lurrak,ilundu egingo goian ortzia,hartua baitut erabakia;ez naiz damutuko, ez atzera egingo».

29 Zaldizko eta arkularien zarataentzutean,ihesi doa jende guztia.Basoetan ezkutatzen dira,harkaitzetara igotzen.Hutsik utzi dituzte hiriak,batere bizilagunik gabe.

30 Eta zu, zer zabiltza purpuraz jantzia,urrezko bitxiz apaindua,begiak beltzez pintaturik?Alferrik apaintzen zara,maitaleek zapuztu egin zaituzte,bizia kendu nahi dizute.

31 Garrasiak entzuten ditut,erdiminetan dagoen emakumearenakbezalako garrasiak,lehen haurra izatekodagoenarenak bezalakoak:Sion hiri ederra ari da oihuka,garrasi bizian eta eskuak luzatuz:«Ai ene! Nireak egin du!Hiltzaileen esku nago!»

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52