Jeremias 15 EABD

Erabateko zigorra

1 Jaunak esan zidan: «Moises eta Samuel nire aurrera erregutzera etorriko balira ere, ez nuke izango herri honen errukirik. Kanpora! Doazela nire begi-bistatik!

2 Nora galdetzen badizute, esan hau nire partetik:«Norberari dagokionera:Heriotzarako dena, heriotzara!Ezpatarako dena, ezpatara!Goserako dena, gosera!Erbesterako dena, erbestera!

3 «Nik, Jaunak, lau zigor-mota bidaliko dizkiet: gerra, hiltzeko; txakurrak, zati-zati egiteko; hegazti harrapariak eta basapiztiak, irentsi eta haiekikoa egiteko.

4 Halako zigorra emango diet, ezen ikaraturik geldituko baitira erresuma guztiak; eta hori, Ezekiasen seme Manasesek, Judako erregeak, Jerusalemen egin zuen guztiagatik».

5 Jaunak dio:«Nor izango da zutaz erruki,Jerusalem?Nor hurbilduko zaizu?Nork izangozure berri jakiteko ardura?

6 Zeuk utzi nauzu,zeuk bizkarra eman.Hala, zure aurka luzatu dut eskua,zu suntsitzeko,zutaz erruki izateaz aspertuta.

7 Lurraldeko hiri guztietansakabanatu ditut zure bizilagunak,haizeak lastoa bezala;suntsitu egin dut neure herria,seme-alabarik gabe utziz,jokabidez aldatu ez delako.

8 Itsasoko harea baino ugariagohorien artean utzi ditudan alargunak.Eguerdi-eguerdianekarri dut hondatzaileagudari gazteen amaren gainera;larria eta ikara gorriabidali diot bat-batean.

9 Zazpi seme-alaben ama bera ereakitua dago, arnasa ezin harturik,lotsaz eta desohorez betea;egun-argia ilunpe bihurtu zaio.Eta gelditzen zaizkion semeaketsaien ezpataz hilko dira.Nik, Jaunak, esana».

Jeremias Jaunaren aurrean kexu

10 Ai ene, ai ene!Ama,zergatik ekarri ninduzun mundura?Denekin eztabaidaneta auzitan aritzeko?Ez diot inori zor,ez dit inork ere zor;hala ere, denek madarikatzen naute.

11 Jauna, egiaz zerbitzari leiala nauzu,neure etsaien alde erregutu dizutarrisku eta larrialdian.

12 (Nola egin aurre iparraldeko etsaiari,burdina eta brontzea bezaingogor denari?

13 Zeure bekatuengatik, Israel,herrialde osoan egin dituzunbekatuengatik,etsaien harrapakin bihurtzen ditutzure aberastasun eta ondasunak.

14 Zeure etsaien esklabo egingo zaitut,ezagutzen ez duzun lurraldean;piztu baita nire haserrea,sutan dago zure aurka).

15 Jauna, zuk dena dakizu;gogora nazazu, ardura zaitez nitaz,mendeka nazazu etsaien lepotik.Luzatzen baduzu, nireak egin du.Kontu eginzuregatik iraintzen nautela.

16 Zure hitzak niregana iristean,irentsi egiten nituen;horiek nituen neure poz,barru-barruko gozamen;zeuretzat sagaratua bainauzu,ene Jauna, Jainko ahalguztiduna.

17 Ez naiz atsegin bila ari izanfesta- eta algarazaleekin batera;bakarrik ibiltzera behartu nauzu,zeure suminaz betea nauzu eta.

18 Zergatik amairik gabeko oinaze hau?Sendaezina da nire gaitza,erremediorik gabea.Nola bihurtu zara niretzatitxura huts den ur engainagarri?

19 Orduan, Jaunak erantzun zidan:«Niregana itzultzen bazara,hartuko zaitut berrironeure zerbitzura.Baliotsu dena baliogabe denetikbereizten baduzu,hitz egingo dut zure bitartezaurrerantzean ere.Herriak itzuli behar du zuregana,ez zuk harengana.

20 Herri honen aurreanbrontzezko hesi txit sendoegingo zaitut;borroka egingo dizute,baina menderatu ez,zeurekin bainauzu ni,libratzeko eta garaipena emateko.Hala diot nik, Jaunak.

21 Libratuko zaitutgaizkileen eskuetatik,askatuko erasotzaileen menpetik».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52