Jeremias 51 EABD

Babilonia behin betiko gaitzetsia

1 Honela dio Jaunak:«Haize zakarra ateraraziko dutBabilonia eta hango bizilagunguztien aurka.

2 Etsaiak bidaliko ditutBabiloniaren aurka:garia bezala haizeratuko duteeta herrialde osoa hustuko.Zoritxar-egunean,alde guztietatik erasoko diote.

3 Alferrik tenkatuko duarkulariak uztaia,alferrik jantziko bular-babeskia.Ez diete barkatuko gudariei,erabat suntsituko dute gudarostea.

4 Asko hilko dirababiloniar herrialdean,asko zaurituak gertatuko kaleetan.

5 Babiloniar herriakhoben larria egin duIsraelgo Santuaren aurka;izan ere,Israel eta Juda ez dira, alargun gisa,beren Jainko Jaun ahalguztidunagabe gelditu.

6 «Egin ihes Babiloniatik,eutsi nork bere biziari!Ez bedi inor gal haren erruz.Nire mendeku-eguna baita,eta hari bere merezia emango diot.

7 Eskuan nuen Babilonia,urrezko kopa bezala,mundu guztia mozkorrarazteko.Edan dute nazioek ardo honetatik,eta zoraturik gelditu dira.

8 Bat-batean, ordea, erorieta txiki-txiki egin da Babilonia.«“Egin intziri berarengatik, lagunok!Bila sendagaiak haren zaurientzat,ea sendatzen den”.

9 Honela diozue:“Saiatu gara Babilonia sendatzen,baina alferrik.Utz dezagun, beraz, eta alde eginnork bere lurraldera.Haren gaitzespena zerurainokoa da,hodeiak ditu ukitzen”.

10 Nire herriak esango du:“Garbitu du Jaunak gure auzia!Zatozte, adieraz dezagun SionenJaunak, gure Jainkoak, egina”».

11 Zorroztu geziak,hartu babeskiak!Mediarren erregeakzirikatu ditu Jaunak,Babilonia hondatzekoasmoa burutzeko.Jaunaren mendekua da,tenplua hondatu zutenenkontrako mendekua.

12 Egin erasorako seinaleaBabiloniako harresien aurka;sendotu guardia-postuak,ugaritu zaintzaileak,jarri gudariak zelatan.Izan ere, Jaunak badu asmo bat,Babiloniako bizilagunen aurkairagarria,eta burutu egingo du orain.

13 Babilonia hori,bi ibai handiren artean zaude,aberastasun handiak dituzu!Iritsi zaizu, ordea, azkena,akabo zure irabaziak!

14 Jaun ahalguztidunak zin dagibere buruarengatik:«Matxinsaltoak bezain ugarierakarriko dut jendea zure aurka,garaipen-kanta abestuko dutezure gain».

Gorespen-kanta Jainkoari

15 Jaunak bere ahalmenazegin du lurra,bere jakinduriaz ezarri mundua,bere adimenaz zabaldu zerua.

16 Haren aginduzurak zeruan pilatzen dira,hodeiak zerumugan gora igotzen,erauntsiak tximistaka lehertzen,haizea bere gordelekuetatikateratzen.

17 Orduan,gizaki oro zoraturik gelditzen da,ulertezinik:zilargina idoloez lotsaturik,gezurrezkoak baitira,arnasarik gabeko irudi,

18 zentzugabeko eta barregarri;Jaunak hondatuko ditukontuak hartzeko egunean.

19 Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!

Babilonia Jainkoaren zigorraren baliabide

20 Jaunak dio:«Babilonia,nire mailu izana zara,nire guda-tresna!Txikitu ditut zurekin nazioak,txikitu erreinuak.

21 Txikitu ditut zurekinzaldi eta zaldizkoak,txikitu gurdi eta gurdizainak.

22 Txikitu ditut zurekingizon eta emakumeak,txikitu zahar eta gazteak,txikitu mutil eta neskak.

23 Txikitu ditut zurekinartzain eta artaldeak,txikitu nekazari eta uztar-idiak,txikitu gobernari eta buruzagiak.

Babiloniaren zigorra

24 «Baina orainzeuen begiz ikusiko duzue:ordaina emango dietBabiloniari eta babiloniar guztiei,Sioni egin diotenkalte guztiaren ordaina.Hala diot nik, Jaunak.

25 Hona hemen ni zure aurka!Mendia bezain handi bihurtu zara,mendi hondatzaile,lur osoaren hondatzaile!Eskua zure aurka luzatuko dut,harkaitzetatik amilduko zaituteta errauts-mendi bihurtuko.

26 Zure harriek baliorik ezinongo etxeren giltzarri izateko;ostera, hondamendi izango zarabeti-betiko.Hala diot nik, Jaunak.

27 «Egin erasorako seinalea,jo nazioetan gudurako adar-hotsa!Deitu gerra santura nazioak,hots egin Babiloniaren kontraArarat, Minieta Axkenaz erreinuei!Izendatu gudalburuaberaren kontra,eraso bezate zaldiek,matxinsalto amorratuen antzera.

28 Deitu nazioak gerra santura:mediarren errege,buruzagi eta gobernariak,eta menpeko herri guztiak.

29 Lurra dar-dar dago ikaraz,Jaunak bere egitasmoaBabiloniaren aurka burutzean:Babilonia basamortu bihurtu,bizilagunik gabe utzi.

30 Babiloniako gudaririk bulartsuenekuko egin diote borrokari,beren gotorlekuetan babestuz.Kemena galdurik,emajende dirudite.Hiriko ateak bota dituzte,etxeak sutan daude.

31 Lasterka datoz mezulariakbata bestearen ondo-ondotik,Babiloniako erregeariberri ematera:“Etsaiek alderik aldekonkistatu dute hiria”,

32 “Ibaietako pasabideez jabetu dira”,“Ontziak erre egin dituzte”,“Gudariak izuak hartuta daude”.

33 «Nola larraina gari-jotzean,hala geratuko daBabilonia hiri ederra:denbora gutxi barrubere egiteen uzta jasoko du.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak,Israelen Jainkoak».

Jerusalem mendeku eske

34-35 Honela mintzo da Siongo jendea,honela dio Jerusalemgo herriak:«Nabukodonosorrek,Babiloniako erregeak,nire aberastasunak jan,dena zurrupatueta hustutako platera bezalautzi nau.Herensugeak bezala irentsi,nire gauzarik preziatuenezsabela beteeta bota egin nau.Jauna, jo beza Babiloniaberak niri eginiko bortxakeriak,jaus bedi babiloniarren gainisuri duten nire odola!»

Jaunaren erantzuna

36 Beraz, honela dio Jaunak:«Neuk defendatuko dut zure auzia,neure gain hartuko zure mendekua:Babiloniako ibaiak hustuko ditut,iturburuak agortuko.

37 Harri-pila eta txakal-zulobihurtuko da Babilonia,hondamendi eta jendearen iseka-gai:bizilagunik gabe utziko dut.

38 Orroka ari dira denak batera,lehoiak bezala;kurrinka, lehoikumeak bezala.

39 Bero-bero daudenean,edaria prestatuko diet,burua galtzeraino mozkortuko ditut:betiko loak hartuko ditu,ez dira gehiago esnatuko.Hala diot nik, Jaunak.

40 Hiltegira eramango ditut,bildotsak, ahariaketa akerrak bezala».

Babiloniari negar-kanta

41 Ai ene! Konkistatu dute Babilonia,menderatu dutemundu guztiak goresten zuen hiria!Ai ene!Babilonia hondamendi bihurtu danazioen artean!

42 Itsasoa bezalaoldartu zaizkio etsaiak,olatu handiek bezala estali dute.

43 Hiriak hondaturik daude,herrialdea basamortueta eremu lehor bihurtua,bizilagunik gabe,bertan inor ere ibiltzen ez dela.

44 Jaunak iragarri du:«Zigortu egingo dutBabiloniako Bel jainkoa,ahotik aterako diot irentsi duena.Nazioek ez dute aurrerantzeanharengana joko;Babiloniako harresia bera ereerori egingo da.

45 Irten handik, ene herri;atera onik eta bizirik,Jaunaren haserre-suminetik.

46 «Ez bekizue kikildu bihotza, ez izan beldur lurraldean zabaltzen ari diren zurrumurruak direla eta; urtez urte zurrumurru ezberdinak dira: “Indarkeria alde guztietan”, “Diktadorea diktadorearen ondoren… ”.

47 «Baina badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialdea lotsaz beteko da,bertako bizilagunen gorpuekestaliko dute.

48 Zeru-lurraketa horietan dagoen guztiagaraipen-oihuka ariko daBabiloniaren aurka,suntsitzaileak iparraldetiketorriko direnean.Hala diot nik, Jaunak.

49 «Mundu guztian erori da jendea,Babiloniak hilik;orain Babilonia eroriko da,berak Israelen hildakoengatik».

50 Heriotzatik libratu zaretenok,alde egin luzatzeke!Oroitu Jaunaz urrutitik,ekarri gogora Jerusalem.

51 Honela diozue: «Lotsaturik gaude,horrenbesteko irainarenberri jakitean;lotsaz gorri dugu aurpegia,atzerritarrak Jaunaren santutegiansartu direlako».

52 Baina Jaunak dio:«Badator garaia,Babiloniako idoloakzigortuko ditudana:herrialde guztian ariko dira intzirikalarriki zaurituak.

53 Babilonia zeruraino igoko balitz ere,bere gotorlekuagoi hartan sendotuko balu ere,bertaraino helduko liratekebidaliko dizkiodan suntsitzaileak.Nik, Jaunak, esana».

Babiloniaren hondamena

54 Babiloniatik deiadarka laguntza eske:izugarrizko hondamena herrialdean!

55 Babilonia suntsitzen ari da Jauna,haren garrasiak isilaraziz;itsaso haserrearen olatu-burrunbadirudite haren oihu larriek.

56 Bai, badator suntsitzaileaBabiloniaren aurka:preso hartzen dituzte gudariak,guda-indarrak porrokatzen.Gaiztakeria zigortzen duenJainkoa da Jauna,nori bere merezia ematen diona.

57 Hau dio Erregeak,izena «Jaun ahalguztidun» duenak:«Mozkortu egingo dituthango agintari eta jakintsuak,gobernari, buruzagi eta gudariak;betiko loak hartuko ditu,ez dira gehiago esnatuko.

58 Babiloniako harresi lodiakzeharo eroriko dira,ate garaiak suak kiskaliko ditu.Alferrik ahalegintzen dira herriak,suak desegingo baititu haien lanak.Nik, Jaun ahalguztidunak, esana».

Jeremiasen mezua Babiloniara bidalia

59 Mandatu bat eman zion Jeremias profetak Neriasen seme eta Mahseiasen biloba Seraiasi, Judako errege Sedekiasen laguntzaileari, erregearekin batera Babiloniara joan zenean. Sedekiasen erregealdiko laugarren urtea zen.

60 Jeremiasek idatziak zituen liburu batean Babiloniaren gain etortzekoa zen hondamendiaren xehetasun guztiak, Babiloniaren kontra hemen idatzitako mehatxuak, alegia.

61 Honela esan zion, bada, Seraiasi: «Babiloniara iristean, irakurri hitz horiek denen aurrean.

62 Bukatutakoan, erantsi: “Jauna, esana duzu toki hau desegingo duzula, hutsik, gizaki nahiz abererik gabe utzi eta betiko hondatuko duzula”.

63 Behin liburua irakurriz gero, ezarriozu harri bat eta bota Eufrates ibaira,

64 esanez: “Horrela hondoratuko da Babilonia, ez da jaikiko nik bidaliko diodan hondamenditik”».Hemen amaitzen dira Jeremiasen mezuak.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52