11 Horregatik, esan atzerritarrei: «Zeru-lurrak egin ez dituzten jainkoak desagertu egingo dira mundutik, zerupeko lurralde guztietatik».
12 Jaunak bere ahalmenaz egin du lurra,bere jakinduriaz ezarri mundua,bere adimenaz zabaldu zerua.
13 Haren aginduzurak zeruan pilatzen dira,hodeiak zerumugan gora igotzen,erauntsiak tximistaka lehertzen,haizea bere gordelekuetatikateratzen.
14 Orduan, gizaki orozoraturik gelditzen da, ulertezinik;zilargina idoloez lotsaturik,gezurrezkoak baitira,arnasarik gabeko irudi,
15 zentzugabeko eta barregarri;Jaunak hondatuko ditukontuak hartzeko egunean.
16 Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
17 Jerusalemgo bizilagunok,setiaturik zaudete!Bildu zeuen gauzaketa atera lurraldetik.