13 Haren aginduzurak zeruan pilatzen dira,hodeiak zerumugan gora igotzen,erauntsiak tximistaka lehertzen,haizea bere gordelekuetatikateratzen.
14 Orduan, gizaki orozoraturik gelditzen da, ulertezinik;zilargina idoloez lotsaturik,gezurrezkoak baitira,arnasarik gabeko irudi,
15 zentzugabeko eta barregarri;Jaunak hondatuko ditukontuak hartzeko egunean.
16 Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
17 Jerusalemgo bizilagunok,setiaturik zaudete!Bildu zeuen gauzaketa atera lurraldetik.
18 Honela dio Jaunak:«Begira, oraingo honetanurrutira jaurtiko ditutherrialde honetako bizilagunak.Estu hartuko ditut,ezin izango da inor libratu».
19 Orduan, herriak oihu:«Ai ene, hau hondamena gurea!Sendagaitza gure zauria!Eta gu, gaitz eramangarriaizango zelakoan!