16 Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
17 Jerusalemgo bizilagunok,setiaturik zaudete!Bildu zeuen gauzaketa atera lurraldetik.
18 Honela dio Jaunak:«Begira, oraingo honetanurrutira jaurtiko ditutherrialde honetako bizilagunak.Estu hartuko ditut,ezin izango da inor libratu».
19 Orduan, herriak oihu:«Ai ene, hau hondamena gurea!Sendagaitza gure zauria!Eta gu, gaitz eramangarriaizango zelakoan!
20 Hondatua dago gure oihal-etxola,lokarri guztiak etenda.Seme-alabak kendu dizkigute,ez da bat ere gelditugure etxola jasotzeko,oihalak zabaltzeko.
21 Gure gobernariekburua galdu dute,ez diote Jaunari kontsulta egiten.Horregatik, porrot egiten dute,eta horiek gidaturiko herriasakabanaturik dabil».
22 Entzun mezu hau:Badator herri batiparraldetik istilu handiz,Judako hiriakbasamortu eta txakal-zulobihurtzera.