2 Hau dio Jaunak:«Ez egokitu jentilen ohituretara,ez izan zeruko seinaleen beldur,atzerritarrek ohi duten bezala.
3 Herri horien erlijioahutsaren pareko:horien idoloakbasoan ebakitako egur-puskak dira,artisauaren eskuak zizelez landuak,
4 urre eta zilarrez apainduaketa iltzez eta mailuz josiak,eror ez daitezen.
5 Meloi-soroko txorimalo dirudite:ez dakite hitz egiteneta garraiatu egin behar dituzte,ez baitira ibiltzeko gauza.Ez izan horien beldur:ezin dute kalterik egin,ezta onik ere».
6 Ez da zu bezalakorik, Jauna!Handia zara zu,handiak zure izena eta indarra.
7 Nork ez dizu begirune izango,herrien Errege?Zuri bakarrik zor zaizu hori!Ez duzu parekorikherrietako jakintsueta erregeen artean.
8 Inozoak eta zentzugabeakdira denak:zurezko idoloetara doazikasbide hartzera!