15 Honela dio Jaunak:«Zer ari da Israel, ene maitea,nire tenpluan?Zer, hainbeste gaiztakeriaegin ondoren?Promesek eta sakrifizioetakoabereekzoritxarra aldenduko diotelauste ote du?Orduan bai egingo lukeelapozarren oihu!
16 “Fruitu ederreko olibondo heze”izenaeman nion behinola;orain, ordea, hostoa erreko diotesugar bizian,eta adarrak hautsiko.
17 «Nik, Jainko ahalguztidun honek, landatua nuen Israel; baina orain zoritxarra erabaki dut neure herriaren aurka, Israelek eta Judak egin dituzten gaiztakeriengatik, iraindu egin bainaute Baali intsentsua errez».
18 Jaunak jakinarazi zidan etsaiak azpilanean ari zirela nire aurka; berak ireki zizkidan begiak horretaz konturatzeko.
19 Hiltzera daramaten bildots otzanaren antzeko nintzen ni, eta ez nuen nire kalterako zerabiltzaten asmo txarren berririk: «Bota dezagun zuhaitza bere mardulean; ken dezagun bizidunen artetik, ez dadila haren oroitzapenik ere geldi».
20 Orduan, honela egin nuen otoitz:«Zu, Jaun ahalguztiduna,epaile zuzena zara,gizakiaren buru-bihotzakaztertzen dituena.Zure esku utzi dut neure auzia:ikusiko ahal dut zure mendekuaetsaien bizkar!»
21 Anatoteko jendea niri bizia kendu nahian dabil, Jaunaren izenean hitz egiten jarraitzen badut, beren eskuz hilko nautela mehatxuka.