19 Hiltzera daramaten bildots otzanaren antzeko nintzen ni, eta ez nuen nire kalterako zerabiltzaten asmo txarren berririk: «Bota dezagun zuhaitza bere mardulean; ken dezagun bizidunen artetik, ez dadila haren oroitzapenik ere geldi».
20 Orduan, honela egin nuen otoitz:«Zu, Jaun ahalguztiduna,epaile zuzena zara,gizakiaren buru-bihotzakaztertzen dituena.Zure esku utzi dut neure auzia:ikusiko ahal dut zure mendekuaetsaien bizkar!»
21 Anatoteko jendea niri bizia kendu nahian dabil, Jaunaren izenean hitz egiten jarraitzen badut, beren eskuz hilko nautela mehatxuka.
22 Honela dio, bada, Jaun ahalguztidunak: «Hartuko dizkiet kontuak; gerran hilko dira berorien gazteak, goseak seme-alabak.
23 Anatoteko jende artetik inor ere ez da bizirik geldituko, zorigaitza bidaliko diedan kontuak hartzeko egunean».