1-2 Ituneko aginduak Juda eta Jerusalemgo bizilagunei adierazteko agindu zidan Jaunak
3 eta beraren, Israelgo Jainkoaren, mezu hau hots egiteko: «Madarikatua nire ituneko aginduak onartzen ez dituena!
4 Egiptotik, burdina urtzeko labe hartatik, atera nituenean, zuen gurasoekin egin nuen ituna bera da. Orduan agindu nien: “Nire mintzoa aditu eta nik agindutako guztia betetzen baduzue, nire herri izango zarete eta ni zuen Jainko,
5 eta beteko dut zuen gurasoei zin egindakoa, alegia, esnea eta eztia darizkion lurraldea emango niela”. Lurralde hori orain daukazuena da, hain zuzen».Nik erantzun nion: «Bai, Jauna».
6 Orduan, Jaunak: «Zoaz Judako hirietara eta Jerusalemgo kaleetara eta hots egin nire mezu hau: Onartu nire aginduak eta bete.