12 Basamortuko gordelekuetatikdatoz suntsitzaileak:ezpata ari da Jaunaren aginduz,ertz batetik besteralurraldea hondatzen;inorentzat ez bakerik.
13 Nire herriak garia ereineta arantzak bildu;lan guztia alferrik egin du.Zein uzta negargarria,nire suminak bidalia!»
14 Hona zer diotsen Jaunak Israelen auzoko herri gaizkileei, bere herri Israeli ondaretzat emandako lurraldeari eskua ezarri diotenei: «Errotik aterako ditut beren lurraldetik (eta Judako jendea haien eskuetatik askatuko).
15 Baina horren ondoren, errukitu egingo natzaie, eta herri bakoitza, nor bere ondarera eta lurraldera itzuliko dut.
16 Egia da: nire herriari Baalen izenean zin egiten irakatsi zioten; baina nire herriaren ohitura onartuz, “Ala Jauna!” esanez zin egiten ikasten badute, neure herriko parte egingo ditut.
17 Baina obeditzen ez didan nazioa errotik aterako dut behin betiko eta suntsitu egingo. Nik, Jaunak, esana».