5 Joan nintzen eta gorde nuen Jaunak agindutako tokian.
6 Handik denboraldi batera Jaunak esan zidan: «Zoaz Eufrates ibaira eta hartu han gordetzeko agindu nizun gerrikoa».
7 Joan nintzen ibaira, zulatu gordelekua eta atera nuen gerrikoa: erabat usteldua zegoen, ez zuen ezertarako balio.
8 Orduan, Jaunak hitz egin zidan
9 eta esan: «Horrelaxe gertaraziko dut ustel Judaren eta Jerusalemen harrokeria neurrigabea.
10 Herri gaizto honek ez ditu nire hitzak entzun nahi eta bere joera gaiztoei setati jarraitzen die. Jainko arrotzen ondoren dabil, horiek zerbitzatuz eta gurtuz. Horregatik, ezertarako balio ez duen gerriko honen pareko izango da.
11 Gerrikoa gizonaren gerriari lotzen zaion bezala nahi izan nituen Juda eta Israel herriak niri lotu, nire herri izan zitezen, nire ospe eta ohore; baina ezentzun egin zidaten».