12 Barau egiten badute ere, ez dut entzungo horien deiadarrik. Erre-opariak eta labore-opariak eskaintzen badituzte ere, ez ditut onartuko, baizik eta gerraz, gosez eta izurriz joko ditut».
13 Erantzun nion: «Ai ene, Jainko Jauna! Baina ez duela ez gerrarik, ez goserik izango ari zaizkio esaten profetak, eta toki honetan egiazko bakea emango diozula».
14 Eta Jaunak erantzun zidan: «Nire izenean gezurra ari dira esaten profetak. Ez dira nik bidaliak; ez diet ezer agindu, ez hitz egin ere. Gezurrezko ikuskari, iragarpen zoro, beraien burutazio huts dira profeta horiek iragartzen dituztenak.
15 Horregatik, hara nik, Jaunak, esan: Nik bidali gabe nire izenean mintzo diren eta herrialde honetan gerrarik eta goserik ez dela izango esaten ari diren profetak, gerraz eta goseak hilko dira.
16 Eta horien hitza entzun duen jendea Jerusalemgo kaleetan eroriko da hilotzik gerraren eta gosearen ondorioz, eta ez da izango beroriei, ez berorien emazte eta seme-alabei lurra emango dienik. Horrela ordainduko diet beren gaiztakeria».
17 Hitz hauek herriari esateko aginduzidan Jaunak:«Urtzen ari zaizkit begiak negarrez,gau eta egun atergabe;nire herria, neskatxa ederra,izugarrizko ezbeharrak jo baitu,eta hilzorian utzi.
18 Landara irten,eta ezpataz hildakoak edonon;hirira sartu,eta jendea goseak hiltzen.Apaizak eta profetakbatetik bestera dabiltza,ezer ulertu ezinik.