3 Aberatsek ur bilabidaltzen dituzte morroiak:badoaz putzuetara, baina urik ez,eta ontziak hutsik itzuli behar,lotsaz gorri eta burumakur.
4 Nekazariak etsita,burumakur dabiltza,lurra arraildua baitago, euri faltaz.
5 Basahuntzak landetan,umea egineta bertan behera utzi behar,larrerik ez dagoelako.
6 Basastoak ere geldi daude mendian,txakalak bezala aireari usnaka,begiak ilun, larrerik ez dagoelako».
7 Jendeak oihu dagi:«Geure bekatueksalatzen bagaituzte ere,ekin, Jauna, zeu zarena zarelako!Asko dira gure errebeldiak,zure aurka egin dugu bekatu.
8 Baina zu zara Israelen itxarobidea,larrialdietan salbatzen gaituena.Zergatik duzuarrotzen portaera gure artean,gau baterako baizik gelditzen ez denbidaiariarena?
9 Zergatik zabiltza ezkutukagizon izutuaren antzera,garaipena lortzeko gauza ez dengudaria bezala?Baina ez,zu gure artean zaitugu, Jauna!Zuretzat sagaraturiko herri gara:ez gaitzazula utz zapuzturik!»