18 Huts eragiezuerasoka ari zaizkidanei,eta ez niri;jo bitza haiek beldurrak,eta ez ni.Bidali haiei zoritxarra,suntsi itzazu, suntsi erabat.
19 Jaunak esan zidan: «Zoaz eta ezar zaitez Judako erregeek sartu/irtenak egiteko erabiltzen duten Jerusalemgo ate nagusian; egizu gero gauza bera hiriko beste ate guztietan ere.
20 Eta ateetatik igarotzen diren guztiei —Judako erregeei, hirira datozen judatarrei eta Jerusalemgo bizilagunei— esan nire mezua entzuteko.
21 Hitz egin honela: Ez eraman inolako zamarik larunbatez, bizi nahi baduzue, ez sartu ezer Jerusalemgo ateetan barrena.
22 Larunbatean, ez atera zamarik zeuen etxetik, ez egin inolako lanik. Larunbata niri behar didazue sagaratu, zuen gurasoei agindu nien bezala.
23 Haiek ez zidaten aditu, ezta jaramonik egin ere; burugogor jarri ziren eta ez zuten obeditu, ez zentzatu nahi izan.
24 «Baina zuek benetan aditzen badidazue, hiri honetako ateetan barrena larunbatez zamarik eramaten ez baduzue, baizik eta egun hori niri sagaratzen badidazue, inolako lanik egin gabe,