14 Uko egiten ote die inoiz ere elurrakLibanoko harkaitz garaiei?Agortzen ote diramenditik datozen ur hotzak?
15 Bada,nire herria ahaztu egin da nitaz,intsentsua erretzen die sasijainkoei.Desbideratu egin daantzinako bidetik,sekula ibili gabekobideetan ibiltzeko.
16 Horrela, bere lurraldeahondamen bihurtu du,jendearen etengabeko iseka.Handik igarotzen denaizuturik gelditzen da,buruari eragiten dio harriturik.
17 Nola ekialdeko haizeak hautsa,hala sakabanatuko dut Israeletsaien aurrean.Bizkarra emango dioteta ez aurpegiahondamendi-egunean».
18 Zenbaitzuk zioten: «Pentsa dezagun Jeremias nola galdu. Ez zaigu faltako apaizik Jainkoaren legea irakasteko, ez jakintsurik aholku onak emateko, ez profetarik Jainkoaren mezua iragartzeko. Belztu dezagun horren izena, ez entzunarena egin diezaiogun horren esanari».
19 Orduan, honela egin nuen otoitz:«Ardura nitaz, Jauna!Entzun nire salatzaileek diotena!
20 Ongia gaizkiaz ordaintzen ote da?Hilobia zulatu dute niretzat!Izan gogoan, Jauna,nola egon nintzen zure aurreanberorien alde erreguka,zure haserreaberoriengandik aldendu nahian.