20 Ongia gaizkiaz ordaintzen ote da?Hilobia zulatu dute niretzat!Izan gogoan, Jauna,nola egon nintzen zure aurreanberorien alde erreguka,zure haserreaberoriengandik aldendu nahian.
21 Baina orain,hil itzazu goseakhorien seme-alabak,garbitu ezpataz;geldi bitez emazteakseme-alabarik gabe eta alargun;hil bitza izurriak gizonak,eta guduak gazteak!
22 Bete garrasiz horien etxeak,bat-batean lapurrak sarraraziz!Zuloa egin baitzuten ni erortzeko,sareak ipini bidean ni harrapatzeko.
23 Ongi ezagutzen dituzu, Jauna,ni hiltzeko dituzten egitasmoak.Ez barkatu horien gaiztakeria,ez kendu zeure begi-bistatikhorien bekatua!Bota itzazu lurrera zeure aurrean,ekin horien aurkazeure haserre-egunean!»