9 «Beste batzuetan, berriz, nazio edo erreinu bat eraiki eta landatzea erabakitzen dut.
10 Baina, niri aditu beharrean, gaizki iruditzen zaidana egiten badu, damutu egiten naiz eta ez diot egiten agindua nion mesedea.
11 «Zoaz, bada, orain, eta esan Judako jendeari eta Jerusalemgo bizilagunei, nik, Jaunak, pentsatua dudala haiek zigortzea eta prest nagoela nire egitasmoa betetzeko. Erregutu beren jokaera okerra utz dezaten, beren ohitura eta egintzak onbidera ditzaten.
12 Baina honela erantzungo dizute: “Alferrik ari zara! Nahi duguna egingo dugu, nork bere joera gaiztoen arabera jokatuko dugu”».
13 Horregatik, hau dio Jaunak:«Egin itaunketa nazioen artean:nork entzun du horrelakorik?Israel neskatxa ederrakizugarria egin du!
14 Uko egiten ote die inoiz ere elurrakLibanoko harkaitz garaiei?Agortzen ote diramenditik datozen ur hotzak?
15 Bada,nire herria ahaztu egin da nitaz,intsentsua erretzen die sasijainkoei.Desbideratu egin daantzinako bidetik,sekula ibili gabekobideetan ibiltzeko.