18 Zergatik zoaz, bada, orain Egiptora,Niloko urak edatera?Zergatik Asiriara,Eufratesko urak edatera?
19 Zeure gaiztakeria izango duzu zigor,zeure desleialkeria zentzabide.Kontura zaitez eta ikasizein gogorra eta garratza denJauna, zeure Jainkoa, baztertzea,nireganako begirunerik ez izatea.Nik, Jaun ahalguztidunak, esana.
20 «Aspaldidanik duzuhautsia uztarria,aspaldidanik etenaknirekiko lokarriak;esan duzu:“Ez dut gehiago esklabo izan nahi”.Edozein mendi-gailurretan,edozein zuhaitz handiren azpian,etzaten zinen prostituziorako.
21 Neuk landatu zintudanmahatsondo jatorrez,mahasti bikain izateko.Nolatan bihurtu zarafruitu garratzeko sasimahasti?
22 Nahiz eta zeure buruaxaboiz eta lixibaz garbitu,ez da nire begi aurretik aldentzenzure bekatuaren zikina.Hala diot nik, Jainko Jaunak.
23 «Nolaz ausartzen zara esaten:“Ez naiz kutsatu,ez naiz Baalen idoloenondoren ibili”?Ikus zeure urratsak haraneaneta aitortu zeure jokabidea;harat-honat dabilengamelukume kaskarinarenantzeko zara,
24 basamortuan hazitakoasteme basatiaren antzeko:beroaldian nork baretuhorren irrika?Nekerik ez horren bila dabilenak,beti aurkitzen baitu prest.