1-2 Sedekias erregeak Malkiasen seme Paxhur eta Maaseiasen seme Sofonias bidali zizkion Jeremiasi esatera: «Mesedez, galdegiozu Jaunari gure partetik; izan ere, Babiloniako errege Nabukodonosor erasoan ari zaigu. Agian Jaunak bere mirarietako bat egingo digu eta alde egitera behartuko du Nabukodonosor».Orduan, Jaunak bere mezua adierazi zion Jeremiasi,
3 eta honek erantzun zien: «Esaiozue Sedekiasi
4 Jaunak, Israelgo Jainkoak, dioena: Harresiz kanpotik setiatzen ari zaizkizuen Babiloniako errege eta gudarostearen aurka borrokatzeko darabiltzazuen armak zeuen kontra bihurtuko ditut, eta babiloniarrak hiri honen erdian bilduko.
5 Neu borrokatuko naiz zuen aurka ahalmen handiz eta esku bizkorrez, haserre-suminez eta amorru biziz.