1 Judako erregearen jauregira joan eta mezu hau aldarrikatzeko agindu zion Jaunak Jeremiasi:
2 «Entzun Jaunaren hitza, Daviden tronuan eseria zauden Judako errege horrek; zeuri, zeure funtzionario eta jauregira datozen hiritarrei zuzendua da mezua.
3 Hau dio Jaunak: Joka ezazue zuzenbidez eta justiziaz, askatu zapaldua zapaltzailearen eskutik, ez eman tratu txarrik etorkin, umezurtz eta alargunei, ez egin indarkeriarik, ez hil errugaberik toki honetan.
4 Agintzen dizuedana arretaz betetzen baduzue, Daviden tronuan esertzen diren erregeak sartuko dira jauregiko ateetatik; guda-gurdietan eta zaldiz sartuko dira, beren funtzionario eta herritarrekin batera.