22 Beraz, haizeak eramango dituzure buruzagiak,zure adiskideakerbestera joango dira.Lotsaz gorri eta desohorez beteageldituko zara,zeure gaiztakeria handiarengatik.
23 Lasai zaude orain zeure habian,Libanotik ekarritakozedroz jantzia;baina, nola egingo duzun aiene,emakumea erdiminek bezalaoinazeak hartuko zaituenean!
24 Honela diotso Jaunak Joiakimen seme Jekoniasi: «Zin dagit neure biziarengatik: Neure eskuineko eskuko eraztuna, neure zigilu pertsonala izango bazina ere, erauzi egingo zintuzket neure behatzetik,
25 eta zu hil nahian dabiltzan eta beldurrik handiena diezun etsaien esku utziko, Babiloniako errege Nabukodonosor eta beraren gudarostearen esku, alegia.
26 Eta zeu eta bizia eman zizun ama, zuen jaioterri ez den lurralde arrotz batera jaurtiko zaituztet, eta han hilko zarete».
27 Ez dira, beraz, inoiz itzuliko, hain gogoz berriro itzuliko liratekeen herrialdera.
28 Ezertarako on ez dentresna mespretxagarriaote da, bada, Jekonias hori?Zergatik dira jaurtiakbera eta bere ondorengoaklurralde ezezagun batera?