5 Baina agindu hauek betetzen ez badituzue —neure buruarengatik dagit zin—, jauregi hau hondamendi bihurtuko da. Nik, Jaunak, esana».
6 Izan ere, honela dio Jaunak Judako erregearen jauregiaz:«Galaad lurraldeaeta Libanoko tontorra bezain ederbazara ere niretzat,basamortu,bizilagunik gabeko hiriaren antzeko,bihurtuko zaitut dudarik gabe.
7 Gudariak aukeratuko ditutzu hondatzera bidaltzeko,nor bere armaz hornitua:zedrozko zure zutabe ederrakmoztu eta sutara botako dituzte.
8 «Atzerritar askok, hiri honen ondotik igarotzean, elkarri galdetuko diote: “Zergatik erabili du Jaunak horrela hiri handi hau?”
9 Eta erantzun hau jasoko dute: “Jaunaren, beren Jainkoaren, ituna bazter utzi eta jainko arrotzak gurtu eta zerbitzatu dituztelako”».
10 Ez egin negarrikerrege hilarengatik,ez nahigabetu harengatik;negar egizue, bai,haren semearengatik,urrutira baitoa;egin negar, ez baita itzuliko,ez du bere jaioterriaberriro ikusiko.
11 Izan ere, honela dio Jaunak Judako errege Josiasen seme eta ondorengo Xalum erregeari buruz: «Joan da hemendik eta ez da berriro itzuliko.