1 Hau dio Jaunak: «Zoritxarrekoak nire larreko artaldea sakabanatzen eta galtzen uzten duten artzainak!»
2 Beraz, hau diotse Jaunak, Israelgo Jainkoak, herria gidatzen duten artzainei: «Zeuek sakabanatu eta jaurti dituzue nire ardiak eta ez zarete haietaz arduratu. Bada, kontuak eskatuko dizkizuet zeuen jokaera txarrarengatik. Hala diot nik, Jaunak.
3 Neuk bilduko ditut bizirik geldituriko neure ardiak, sakabanatu nituen herrialde guztietatik. Beren larreetara ekarriko ditut berriro, hazi egingo dira eta erruz ugalduko.
4 Ongi zainduko dituzten artzainak ezarriko dizkiet, inoiz ere beldur eta izu ez daitezen eta bat ere gal ez dadin. Nik, Jaunak, esana».