15 Horregatik, hau dio Jaun ahalguztidunak profeten aurka:«Belarmina emango diet jateko,ur pozoitua edateko,Jerusalemgo profetengandikzabaldu baitafedegabekeria lurralde guztira».
16 Hau dio Jaun ahalguztidunak:«Israeldarrok, ez egin jaramonikprofeta hauen hitzari,amets hutsalezbetetzen baitizuete burua.Beraien kasketako irudipenakazaltzen dizkizueteeta ez nik agindutakoak.
17 Hauxe diotsemespretxatzen nautenei:“Jaunak dio:Dena ongi joango zaizue”;eta beren joera gaiztoeisetati jarraitzen dietenei:“Ez zaizue okerrik gertatuko”.
18 Baina horietatik nork ezagutu dunire asmo gordea?Nork ikusi du,nork entzun nire hitza?Nork egin dio arreta,nork jaramon?»
19 Hara, ekaitza bezala lehertu daJaunaren haserrea,haize-erauntsiak bezala astintzen du,zurrunbiloka dabilerrudunen buru gainean.
20 Jaunaren haserrea ez da baretukohartu duen erabakia burutu arte.Egunen bateanjabetuko zarete, bai, horretaz.
21 Jaunak dio:«Ez ditut nik bidali profeta horiek,eta, hala ere, lasterka doaz;ez diet nik hitzik esan,eta, hala ere,nire izenean ari dira hitz egiten.