25 «Entzun dut nire izenean gezurrak iragartzen dituzten profeta horiek esaten dutena: “Ametsa izan dut, ametsa izan dut”.
26 Noiz arte horrela? Zer dute buruan profeta horiek, gezurra eta beren burutazio hutsalak iragartzeko?
27 Elkarri kontatzen dizkioten ametsez, nire herria nitaz ahaztera bultzatu dute, beraien arbasoek, Baalengana joz, ahaztu ninduten bezala.
28 «Ametsa duen profetakadieraz beza amets bezala;nire hitza hartu duenak, berriz,iragar beza zehatz-mehatz.Ez nahastu lastoa alearekin!
29 Nire hitza sua bezala da,harkaitza txikitzen duenmailua bezala.Hala diot nik, Jaunak.
30 «Horregatik, hona hemen ni, nire hitzak elkarri lapurtzen dizkioten profeten kontra. Hala diot nik, Jaunak.
31 Hona hemen ni, mihiari eragin eta iragarpenak botatzen diharduten profeten kontra.