5 Jaunak dio:«Begira, badator garaia,Davidi legezko ondorengoaernearaziko diodana.Zentzuz gobernatuko duenerregea izango da,eta zuzenbidea eta justiziaezarriko ditu herrialdean.
6 Haren erregealdianJuda salbatua izango da,Israel seguru biziko.“Jauna gure salbamena”emango diote izen».
7 Jaunak dio: «Garai berria dator. Garai horretan, jendeak ez du honela zin egingo: “Ala Jauna, israeldarrak Egiptotik atera zituena!”;
8 baizik eta beste era honetan: “Ala Jauna, israeldarrak iparraldetik eta sakabanatu zituen herrialde guztietatik atera eta beraien lurraldera bizitzera ekarri dituena!”»
9 Profetei buruz.Lehertzen daukat bihotza barnean,hezurretaraino dagit dardara.Mozkor baten antzera sentitzen naiz,ardoak menderatutakoaren antzera,Jaunarengatiketa beronen hitz santuarengatik.
10 Adulteriogilez betea baitagoherrialdea,jende guztiagaiztakeriara doa lasterka,okerkerian galtzen dituzte indarrak.Horregatik, doluz dago lurra,madarikaziopean lurraldea,lehor landako larreak.
11 Jaunak dio:«Apaiz eta profetak erefedegabe bihurtu dira,neure tenpluan bertan ereaurkitu dituthorien gaiztakerien aztarnak.