12 Orduan, entzungo dizuet niri dei egitera eta otoitz egitera etorriko zaretenean.
13 Nire bila ibiliko zarete eta aurkituko nauzue, bihotz osoz ibiliko baitzarete nire bila.
14 Utziko dizuet ni aurkitzen. Zuen zoria aldatuko dut: jaurti zintuztedan nazio eta toki guztietatik bilduko zaituztet eta erbesteratzean utzi behar izan zenuten tokira itzularaziko. Nik, Jaunak, esana.
16 «Hona zer dioen Jaun ahalguztidunak Daviden tronuan esertzen den erregeari eta hiri honetan bizitzen jarraitzen duen jendeari buruz, zuekin erbestera joan ez diren senideei buruz:
17 Gerra, gosea eta izurria bidaliko dizkiet. Txarraren txarrez janezinak ziren piku ustelak bezala erabiliko ditut.
18 Gerraz, gosez eta izurriz erasoko diet. Hori ikustean, lurreko erreinu guztiak ikaraturik geldituko dira: madarikazio eta izu, lotsaizun eta iseka-gai izango dira jaurtiko ditudan nazio guztietan.
19 Hori guztia gertatuko zaie nire hitzak aditu nahi izan ez dituztelako eta behin eta berriro, etengabe, bidali dizkiedan profetei jaramonik egin ez dietelako. Hala diot nik, Jaunak.