4 «Hau da Jaun ahalguztidunaren, Israelgo Jainkoaren, mezua Jerusalemdik Babiloniara erbesteratu guztientzat:
5 Eraiki etxeak eta bizi berorietan; egin baratzeak eta jan bertako fruituak.
6 Ezkon zaitezte eta sortu seme-alabak; ezkondu seme-alabak ere, umeak sor ditzaten. Ugal zaitezte bizi zareten tokian, ez gutxitu.
7 Arduratu erbesteraturik zaudeteneko herrialdearen ongizateaz eta egin otoitz Jaunari haren alde, haren ongizatea zeuen onerako izango baita.
8 «Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, ohar hau ere egiten dizue: Ez zaitzatela engaina zuen artean bizi diren profetek eta igarleek, ez egin jaramonik berorien ameskeriei.
9 Zeren gezurra baita nire izenean iragartzen dizuetena. Ez dira nik bidaliak.
10 «Hau dio Jaunak: Babiloniako nagusigoak hirurogeita hamar urte iraungo du. Ondoren, zuen alde ekingo diot eta agindu nizuena beteko dut, toki honetara itzularaziz.