9 Zeren gezurra baita nire izenean iragartzen dizuetena. Ez dira nik bidaliak.
10 «Hau dio Jaunak: Babiloniako nagusigoak hirurogeita hamar urte iraungo du. Ondoren, zuen alde ekingo diot eta agindu nizuena beteko dut, toki honetara itzularaziz.
11 Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.
12 Orduan, entzungo dizuet niri dei egitera eta otoitz egitera etorriko zaretenean.
13 Nire bila ibiliko zarete eta aurkituko nauzue, bihotz osoz ibiliko baitzarete nire bila.
14 Utziko dizuet ni aurkitzen. Zuen zoria aldatuko dut: jaurti zintuztedan nazio eta toki guztietatik bilduko zaituztet eta erbesteratzean utzi behar izan zenuten tokira itzularaziko. Nik, Jaunak, esana.
16 «Hona zer dioen Jaun ahalguztidunak Daviden tronuan esertzen den erregeari eta hiri honetan bizitzen jarraitzen duen jendeari buruz, zuekin erbestera joan ez diren senideei buruz: