2 «Jaso begiak muinoetara:zeinetan ez zaramaitakeriatan ibilia?Bide-bazterretan egoten zinen,arabiar lapurrakbasamortuan bezala,zer harrapatuko zain.Kutsatu egin duzu lurraldeazeure prostituzio eta gaiztakeriaz.
3 Horregatik huts egin dizutehodei-zaparradek,ez da udaberriko euririk izan.Baina zukemagalduaren kopeta zenuen,eta zeure izen txarrak axolarik ez.
4 Oraindik orain esaten zenidan:“Zeu zaitut neure aita,zeu neure gaztetakoadiskide mina!
5 Betiko egongo ote zara haserre,etengabe iraungo ote duzure suminak?”Eta hori esatearekin batera,ahalegin guztiaz jarraitzen zenuengaiztakerian».
6 Josias erregearen garaian esan zidan Jaunak: «Ikusi al duzu zer egin duen Israel fedegabe horrek? Mendi-gailur guztietara joaten da, zuhaitz handi guztien azpira, bere burua prostituzioari ematera.
7 Uste nuen, hori guztia egin ondoren, berriro niregana itzuliko zela; baina ez, ez da itzuli. Ikusi zuen hori Israelen ahizpak, Juda desleialak.
8 Ikusi zuen, gainera, bere adulterio ugariengatik zapuztu egin nuela Israel fedegabea, dibortzio-agiria emanez. Baina Juda desleial hori ez zen beldurtu, eta prostituziora jo zuen berak ere.