20 Baina emaztea senarrarekindesleial den bezalaxe,desleial izan zara nirekin, Israel.Nik, Jaunak, esana».
21 Deiadarrak entzuten dira muinoetan,israeldarrak negarrez eta erreguka:galdua baitute bidea,ahaztua Jauna, beren Jainkoa.
22 «Itzul zaitezte niregana,seme fedegabeok,neuk sendatuko dizuetzeuen fedegabekeria.«Hemen gaituzu, zuregana gatoz,zeu baitzaitugu Jauna,geure Jainkoa.
23 Egiaz muinoak gezur huts dira,gezur huts mendietako zarata-hotsa.Egiaz Jaunak, gure Jainkoak,bakar-bakarriksalba dezake Israel.
24 Gure gazte-denboratikBaal lotsagarriak irentsi ditugure gurasoen nekeen irabaziak:ardi eta behiak, seme eta alabak.
25 Ahuspez gaitezen lotsaturik,desohorez beterik;zeren bekatu egin baituguJaunaren, geure Jainkoaren, kontrageuk eta geure gurasoekgaztetandik gaurdaino.Ez dugu adituJaunaren, geure Jainkoaren, esana».