5 Betiko egongo ote zara haserre,etengabe iraungo ote duzure suminak?”Eta hori esatearekin batera,ahalegin guztiaz jarraitzen zenuengaiztakerian».
6 Josias erregearen garaian esan zidan Jaunak: «Ikusi al duzu zer egin duen Israel fedegabe horrek? Mendi-gailur guztietara joaten da, zuhaitz handi guztien azpira, bere burua prostituzioari ematera.
7 Uste nuen, hori guztia egin ondoren, berriro niregana itzuliko zela; baina ez, ez da itzuli. Ikusi zuen hori Israelen ahizpak, Juda desleialak.
8 Ikusi zuen, gainera, bere adulterio ugariengatik zapuztu egin nuela Israel fedegabea, dibortzio-agiria emanez. Baina Juda desleial hori ez zen beldurtu, eta prostituziora jo zuen berak ere.
9 Eta horretara hain emana izanik, herrialdea bera ere profanatu egin zuen: adulterio egin zuen, harrizko eta zurezko idoloak gurtuz.
10 Guztiarekin ere, Juda desleial hori ez zitzaidan bihotz-bihotzez itzuli, gezurretan baizik. Nik, Jaunak, esana».
11 Jaunak esan zidan: Israel fedegabea Juda desleialaren aldean zuzena da.