1 Jaunak, Israelen Jainkoak, agindu hau eman zion Jeremiasi:
2 «Idatzi liburu batean nik eman dizkizudan mezu guztiak.
3 Izan ere, badator eguna, neure herri honen, Israel eta Judaren, zoria aldatuko dudana. Itzularazi egingo ditut beren gurasoei emandako lurraldera eta beronen jabe izango dira berriro. Nik, Jaunak, esana».
4 Hauxe da, beraz, Jaunaren mezua Israel eta Judarentzat:
5 «Izu-deiadarrak entzuten dira:beldur-ikara, eta onik ez!
6 Galdetu, begiratu inguruan:gizonezkoa haurdun gertatzen ote?Nola ikusten ditut, bada,gizonezkoak,eskuak sabelean eta aurpegia zurbil,emakumea haurgintzan bezala?