11 zeurekin izango bainauzusalbatzeko.Hala diot nik, Jaunak.Sakabanatu zaitudaneko nazioaksuntsitu egingo ditut;zu, ordea, ez zaitut suntsituko,baina bai zentzarazikomerezi duzun neurrian:ez zaitut utziko zigorrik gabe».
12 Honela dio Jaunak:«Erremediorik gabea dazure hondamena,sendaezina zure zauria.
13 Ez da inor zutaz arduratzen denik,ez dago zure zaurientzatsendabiderik.
14 Ahaztu egin zaituzte adiskideek,ez dira zutaz axola.Etsai batek bezala jo zaitut,gogor zigortu,zeure erru kontaezinengatik,zeure bekatu izugarriengatik.
15 Zertan egin garrasizeure hondamenagatik?Zure oinazeak erremediorik ez!Zeure erru kontaezinengatik,zeure bekatu izugarriengatikegin dizut hori.
16 Baina zu irensten zaituztenakirentsiak izango dira,zure etsai guzti-guztiakerbestera joango;zu lapurtzen zaituztenaklapurtuak izango dira,eta larrutzen zaituztenaklarrutuak izango.
17 Izen hau eman zizuten:“Sion, hiri zapuztua,inori axola ez zaiona”;baina nik osasuna emango dizut,zauriak sendatuko.Nik, Jaunak, esana».