20 Garai bateko egoeranezarriko ditut haien ondorengoak:haien batzarra nire aurrean tinko!Zigortu egingo dituthaien zapaltzaile guztiak.
21 Herrikoa izango dute buruzagia,beren artetik sortua gobernaria;niregana hurbilduko duteta ondora etorriko zait.Bestela, nor ausartuko litzatekeniregana hurbiltzen?
22 Nire herri izango zaituzteteta ni zuen Jainko izango nauzue.Nik, Jaunak, esana».
23 Hara, ekaitza bezala lehertu daJaunaren haserrea,haize-erauntsia bezala oldartzen da,zurrunbiloka dabilerrudunen buru gainean.
24 Jaunaren haserrea ez da baretuko,hartu duen erabakia burutu arte.Egunen bateanjabetuko zarete, bai, horretaz.