3 Izan ere, badator eguna, neure herri honen, Israel eta Judaren, zoria aldatuko dudana. Itzularazi egingo ditut beren gurasoei emandako lurraldera eta beronen jabe izango dira berriro. Nik, Jaunak, esana».
4 Hauxe da, beraz, Jaunaren mezua Israel eta Judarentzat:
5 «Izu-deiadarrak entzuten dira:beldur-ikara, eta onik ez!
6 Galdetu, begiratu inguruan:gizonezkoa haurdun gertatzen ote?Nola ikusten ditut, bada,gizonezkoak,eskuak sabelean eta aurpegia zurbil,emakumea haurgintzan bezala?
7 Ai ene!Izugarria izango da egun hura,berdinik gabea,larrialdi-egunaJakoben herriarentzat.Baina onik aterako da».
8 Jaunak dio: «Egun hartan, hautsi egingo dut haren lepoko uztarria eta eten haren lokarriak. Aurrerantzean ez da atzerritarren esklabo izango.
9 Ni, Jauna, beren Jainkoa, zerbitzatuko naute, baita erregetzat ezarriko diedan Daviden ondorengoa ere».