6 Galdetu, begiratu inguruan:gizonezkoa haurdun gertatzen ote?Nola ikusten ditut, bada,gizonezkoak,eskuak sabelean eta aurpegia zurbil,emakumea haurgintzan bezala?
7 Ai ene!Izugarria izango da egun hura,berdinik gabea,larrialdi-egunaJakoben herriarentzat.Baina onik aterako da».
8 Jaunak dio: «Egun hartan, hautsi egingo dut haren lepoko uztarria eta eten haren lokarriak. Aurrerantzean ez da atzerritarren esklabo izango.
9 Ni, Jauna, beren Jainkoa, zerbitzatuko naute, baita erregetzat ezarriko diedan Daviden ondorengoa ere».
10 Jaunak dio:«Zu, Jakoben herri, ez izan beldur!Ez izutu, Israel, ene zerbitzari hori!Neuk aterako zaitutbizi zaren urrutiko erbestetik,zeure seme-alabekin batera.Itzuliko zara eta lasai biziko,seguru egongo,inolako kezkarik gabe,
11 zeurekin izango bainauzusalbatzeko.Hala diot nik, Jaunak.Sakabanatu zaitudaneko nazioaksuntsitu egingo ditut;zu, ordea, ez zaitut suntsituko,baina bai zentzarazikomerezi duzun neurrian:ez zaitut utziko zigorrik gabe».
12 Honela dio Jaunak:«Erremediorik gabea dazure hondamena,sendaezina zure zauria.