10 «Entzun, herriok, Jaunaren hitza,iragarri urrutiko kostaldeetan:“Sakabanatu zuenak berakbiltzen du orain Israeleta artzainak artaldea bezalazaintzen”.
11 Jaunak bere herria askatu du,berreskuratu,indartsuagoaren eskutik libratu.
12 Poz-oihuka etorriko diraSion mendira,bizi-bizi heldukoJaunaren ondasunetara:ogi, ardo eta oliotara,artalde eta behi-taldeetara.Baratze ureztatua bezalabiziberrituko dira,ez ditu gehiago ahuleziak joko.
13 Neskek pozik egingo dute dantzanmutil eta agureekin.Haien doluaalaitasun bihurtuko dut,atsekabearen ondorenkontsolatu eta alaituko.
14 Haragi gurizjanarituko ditut apaizak,nire ondasunez aseko da herria.Nik, Jaunak, esana».
15 Honela dio Jaunak:«Entzun!Aieneak eta negar samina Raman!Rakel ari dabere haurrengatik negarrez:ez du kontsolatu nahi,ez baitira bizi».
16 Baina Jaunak hau diotso:«Aski! Ez gehiago negarrik,ez begietan malkorik,zure nekeak izango baitu saria:itzuliko dira zure seme-alabaketsaiaren herrialdetik.Hala diot nik, Jaunak.