18 Entzuten ari naiz Efraimen kexak:“Hezigabeko zekorra bezalazentzatu nauzu,eta nik eskarmentua hartu.Orain, itzularaz nazazu zeuregana,zu baitzaitut Jauna, neure Jainkoa.
19 Urrundu egin naiz zuregandik,baina ondo damuturik nago;neure erruez oharturik,bular-joka ari naiz.Zer lotsa eta desohoreaneure gaztaro gaitzesgarriagatik!”
20 «Hain seme kutun da Efraim niretzat,hain ume atsegingarri!Hainbeste zeresaneman didan arren,ezin dut inola ere burutik kendu;dardaraz dago nire barrua,harenganako errukiz gainezka.Hala diot nik, Jaunak.
21 «Ipini seinaleak bide-erakusgarri,begira ongi nondik zoazen:itzuli, Israel neskatxa eder,itzuli zeure hirietara.
22 Noiz arte ibili behar duzuinguru-minguru,alaba bide-galdu horrek?Hona nik, Jaunak,zerbait berria sortu:emakumeagizonezkoa gorteiatzen».
23 Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, dio: «Neure herriaren zoria aldatuko dudanean, Judan eta bertako hirietan hauxe esango da berriro:“Jaunak bedeinka zaitzala,justiziaren barruti,mendi santu hori!”
24 «Orduan, elkarturik biziko dira Juda osoan nekazariak eta larrez larre dabiltzan abeltzainak.