33 Hona hemen etorkizunean Israelekin egingo dudan ituna: Barruan ezarriko diet neure legea, bihotzean idatziko; ni beraien Jainko izango naiz eta haiek nire herri. Hala diot nik, Jaunak.
34 Ez dute elkarri irakatsi beharrik izango, “Ezagutu Jauna” esanez, guzti-guztiek, txiki nahiz handi, ezagutuko bainaute. Barkatu egiten baitiet beren gaiztakeria, beraien bekatua ez dut gehiago gogoratuko. Nik, Jaunak, esana».
35 Jaunak ezarri du eguzkiaeguna argitzeko,ilargia eta izarrakgaua argitzeko;hark itsasoa astindueta olatuek orro dagite.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
36 Honela dio Jaunak:«Nik ezarritako lege hauekinoiz huts egingo ez duten bezala,Israel herriak ere ez du huts egingo,betiko iraungo du nire aurrean.
37 Inork goiko zerua neurtzealortzen badu,edo lurraren zimenduak aztertzea,nik ere baztertu egingo dutIsrael herriaegin duen guztiagatik.Nik, Jaunak, esana».
38 Jaunak dio: «Begira, badator nire hiria Hananeelen dorretik kantoiko ateraino berriro eraikiko duten garaia.
39 Hemendik Gareb muinorantz zuzen zabalduko da hiria, gero Goa aldera biratuz.