7 Honela dio Jaunak:«Kanta pozezJakoben herriarengatik,egin irrintzinazioen buru denarengatik!Egin oihu, goretsi Jauna, esanez:“Salbatu du Jaunak bere herria,Israelen bizirik geldituak”.
8 Begira! Iparraldetik ekarriko ditut,lurreko azken mugetatik bilduko.Jendetza izugarria itzuliko da:itsuak eta herrenak ere bai,haurduneta haurra izan berriekin batera.
9 Negar eta damu-otoitz arteanekarriko ditut.Ongi ureztaturiko ibarretaraeramango ditut,estropezurik egingo ez dutenbide zelaitik.Aita izango naiz Israelentzat,nire lehen-seme izango da bera.
10 «Entzun, herriok, Jaunaren hitza,iragarri urrutiko kostaldeetan:“Sakabanatu zuenak berakbiltzen du orain Israeleta artzainak artaldea bezalazaintzen”.
11 Jaunak bere herria askatu du,berreskuratu,indartsuagoaren eskutik libratu.
12 Poz-oihuka etorriko diraSion mendira,bizi-bizi heldukoJaunaren ondasunetara:ogi, ardo eta oliotara,artalde eta behi-taldeetara.Baratze ureztatua bezalabiziberrituko dira,ez ditu gehiago ahuleziak joko.
13 Neskek pozik egingo dute dantzanmutil eta agureekin.Haien doluaalaitasun bihurtuko dut,atsekabearen ondorenkontsolatu eta alaituko.