1 Josiasen seme Joiakim Judako errege zela, agindu hau eman zion Jaunak Jeremiasi:
2 «Zoaz Rekaben leinukoengana eta hitz egizu beraiekin. Gero, ekar itzazu tenpluko gela batera eta eman ardoa edateko».
3 Joan nintzen, bada, Jeremiasen seme eta Habatziniasen biloba zen Jaazaniasen eta beronen senide eta seme-alaben bila. Rekaben leinuko guztiak bildurik,
4 tenplura eraman nituen, Igdaliasen seme Ben-Hananen gelara. Jainkoaren gizona zen Ben-Hanan; bere gela buruzagien areto ondoan zeukan, Xalumen seme Maaseias atezainaren gela gainean.
5 Ardoz beteriko pitxer eta kopak eskaini nizkien rekabetarrei, eta edateko erregutu.
6 Haiek esan zidaten: «Ez dugu ardorik edaten. Rekaben seme eta gure arbaso Jonadabek agindua dugu: “Ez duzue ardorik edango, ez zuek, ez zeuen ondorengoek ere;