10 Barukek liburuan idatzitako Jeremiasen mezua irakurri zuen herri guztiaren aurrean. Xafanen seme Gemarias gorteko idazkariaren gelan kokatu zen horretarako, Ate Berriaren sarreran zegoen goiko atarian.
11 Xafanen seme eta Gemariasen biloba Mikeas, Barukek liburutik irakurritako Jaunaren mezua entzutean,
12 erregearen jauregira jaitsi zen, idazkariaren gelara. Gelan goi-funtzionarioak zeuden bilduta: Elixama, gorteko idazkaria; Delaias, Xemaiasen semea; Elnatan, Akborren semea; Gemarias, Xafanen semea; Sedekias, Hananiasen semea, eta beste funtzionarioak.
13 Barukek herriari liburutik irakurtzean, hari entzundako guztia adierazi zien Mikeasek.
14 Orduan, Nataniasen seme Jehudi bidali zuten Barukengana —Natanias, Xelemiasen seme eta Kuxiren biloba zen—, herriaren aurrean irakurritako erroiluarekin etortzeko esatera. Erroilua hartu eta haien aurrean aurkeztu zenean,
15 esan zioten:—Eser zaitez eta irakurri liburua gure aurrean.Hala egin zuen Barukek.
16 Hitz haiek entzutean, izuak jota, esan zioten elkarri:—Hau guztia erregeari adierazi beharra dugu derrigorrez.